Bizkaia Inbertsio Foroaren bigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Topaketa Bizkaiko startupei zuzenduta dago, betiere inbertsio erronda prestatzen ari badira

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Abenduaren 2an Bilboko BAT eraikinean Bizkaia Inbertsio Foroaren bigarren edizioa izango da, Beazek eta Seed Capital Bizkaiak antolatuta. Topaketa Bizkaio startupei zuzenduta dago, betiere aurrera jarraituko duen proiektu bat badute eta inbertsio erronda bat prestatzen ari badira. Azaroaren 16a baino lehen izena eman dutenen artean, topaketan parte hartzeko zortzi startup aukeratuko dira.

Foroa baino egun batzuk lehenago, azaroaren 28an, hautatutako startupek saio batean hartuko dute parte, Wise Guys azeleragailuarekin batera. Bertan, inbertsio-erronden arrakasta kasuak eta pitch onen adibideak aztertuko dituzte, aurkezpena indartu asmoz.

Topaketaren helburua da, inbertsiogileen eta startupen arteko harremanak erraztea, azken horiei ikusgarritasuna ematea, eta finantzaketa estrategietan sakontzea ahalbidetzea.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK