Bizkaiko AP-8ko langileek greba egingo dute 11 egunez

Gesbisa enpresak egindako langile murrizketaren aurkako protesta izango da. Ekainean eta uztailean izango dira lanuzteak

Bizkaiko bidesarietako bat | Argazkia: BFA Bizkaiko bidesarietako bat | Argazkia: BFA

Gesbisa enpresak egindako murrizketak direla eta, Bizkaiko AP-8 autobideko langileek 11 greba egun deitu dituzte ekainaren 16, 17, 18, 23, 24, 25, 29, eta 30erako eta uztailaren 1, 2, eta 3rako. ELA sindikatuak jakitera eman duenez, azken urteetan Genbisak “lanpostuak murrizten eta lan baldintzak aldatzen” jardun du, “langileen baldintzak okertuz”.

ELAren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak Interbiak sozietate publikoaren bidez azpikontratatutako zerbitzu publikoa izan arren, “azken hilabeteetan ez da erantzukizunez jokatzen ari”.

Gesbisa enpresa emakidadunak, bere aldetik, langileen eskakizunei erantzunik eman ezin diela dio, bere ustez, AP-8 autobidearen ustiapena esleitzeko baldintza agiria egokia delako.

Negoziazioek 18 hilabetetik gora daramatzate blokeatuta. Bizkaiko Aldundiari langileen aldarrikapenak aintzat hartzeko eskatzen diote.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK