Erretreten erreformaren aurkako bigarren protesta eguna Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan

Milaka pertsona elkartu dira Baionan egin den manifestazioan. Arratsalderako dago deituta Parisko protesta, aurrekoan baino polizia gehiagoren zaintzapean

Frantzian erretreta erreformaren aurkako hamabi protesta egun izan dira dagoeneko | Argazkia: Europa Press Frantzian erretreta erreformaren aurkako hamabi protesta egun izan dira dagoeneko | Argazkia: Europa Press

Frantziako Gobernuak ezarri nahi duen erretreten erreformaren kontrako bigarren greba eguna dute gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzia osoan. Sindikatu nagusien deiari erantzunez, milaka pertsona elkartu dira Baionan egin den manifestazioan, ‘Erretreten erreforma bidegabea erretiratu’ lelopean. Baina ez da protesta bakarra izango, Frantziako leku gehiagotan bezalaxe, arratsalderako baitago deituta Parisko manifestazio handia ere. Gérald Darmanin Frantziako Barne ministroak jakitera eman duenez, urtarrilaren 19ko greba egunean baino segurtasun handiagoa ezarri dute gaur Frantzia osoko protestarako, 11.000 polizia baino gehiago izango baitira protesten ingurua zaintzen, aurrekoan baino 1.000 gehiago.

Erretiroa hartzeko adina 62 urtetik 64ra atzeratu nahi du Frantziako Gobernuak. Pixkanaka atzeratu nahi du, 2030erako 62 urtetik 64ra pasaz. Erretreta saria %100ean jaso ahal izateko, berriz, kotizazioaren iraupenak 43 urtekoa izan beharko du 2027tik aurrera (orain arte 2035etik aurrerarako zegoen aurreikusita neurri hori).

Frantziako Gobernuaren arabera, erreforma nahitaezkoa da, pentsioen sistemari eustea nahi bada. Proposatutako neurriak hartu ezean, 2030ean pentsioen diru poltsan 12.500 milioiko defizita egongo dela ziurtatu dute erreformaren bultzatzaileek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK