
2022eko uztailaren 8a
Eg.
2025eko apirilaren 7a
Hotusa Taldeko Eurostars Hotel Companyk orain arte Silken Zizur Hotela zena alokairuan hartu du eta Exe Zizur Pamplona izenpean hotel berria ireki du Iruñean. “Harro egoteko modukoa da guretzat Euskal Herriko gure lehen hotela Nafarroan irekitzea, turismo sektorearentzat erakargarritasun handiko lurraldea baita. Zentzu horretan, Euskal Herrian hotel gehiago zabaltzea da gure asmoa”, adierazi du Amancio Lopez Hotusa Taldeko presidenteak.
Hotusa taldea Espainia mailan hotel-kopuru handiena duen konpainia da, guztira 160 hotel baititu.
Iruñeko Exe Zizur Pamplona lau izarreko hotel berrian 73 logela, aparkaleku pribatua, gimnasioa, jatetxea eta ekitaldientzako 350 pertsonentzako edukiera duten gelak aurki daitezke.