Gipuzkoa Talent Forumak enpresak eta gazteak elkartuko ditu beste behin

Abenduaren 26an izango da Reale Arenan. Izen-emate epea irekita dago

Gipuzkoa Talent Forum 22 | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoa Talent Forum 22 | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoa Talent Forumak kualifikazio-maila handia duten profesionalak, lurraldekoak eta atzerrian lan egiten dutenak edo nazioartean esperientzia handia dutenak, eta enpresa eta I+G zentroak elkartuko ditu beste urte batez.  Abenduaren 26an, astelehenean, egingo da aurten ere Donostiako Reale Arenan.

Guztira, 44 enpresak, I+G zentrok eta lurraldeko ekonomia ekosistemako eragilek dagoeneko baieztatu dute ekimenean parte hartuko dutela: ABC Compressors, Afry, Alcad, Ampo S. Coop.,, Angulas Aguinaga, Batea, Biele, CAF, Cidetec, Cyber Surgery, Danobat Group s.coop, Egile, Elkargi, Emovere, Epowerlabs, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Fidenet, Ibermatica, Ieteam, Ikerlan, Ikor, Ingroup,  Inzu Group, Irisbond, Irizar E-mobility, Jema Energy, Kirolbet, Lemu Group, LKS Next, Lortek, Naru intelligence, Orbea, Orona, Panoramic Team, Plastigaur, Salto Systems, Sarralle, Spyro, Ulma, Uvesco, Vicomtech, VIVEbiotech eta Zuchetti izango dira bertan.

Reale Arenak 10:00etan eta 10:30ean irekiko ditu ateak. Enpresa parte-hartzaileak lau mahaitan banatuko dira: biozientziak/ikerketa eta elikadura; makina-erreminta eta mugikortasuna; IKT-Teknologia; eta industria orokorra. Mahai horietan, Etorkizuna Eraikiz erreferentziako zentroen eta lurraldeko beste eragile batzuen laguntzarekin, Gipuzkoako enpresa-ekosistemaren etorkizuneko erronkak, aukerak eta beharrak azalduko dira. Ondoren, 11:00etatik 14:00etara, profesionalen eta enpresen arteko banakako topaketak egingo dira.

Parte hartzeko interesa duten profesionalek izena emateko epea zabalik dute https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/talent. webgunean. Inskripzioak plataforma batean sartzeko aukera emango du, eta profesionalek beren profil profesionalak bertan aurkeztu ahal izango dituzte, profil horiek zer enpresarekin partekatu nahi dituzten hautatzearekin batera. Era berean hitzorduak eskatu ahal izango dituzte beren interesekoak direnekin.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK