Gipuzkoako Bazkundeak bokal aholkulari izendatu ditu Ivan Marten eta Alex Abancens

Guztira, zazpi bokal aholkulari izango ditu bazkundeak martxoan izendatutako beste bostak kontuan hartuta

Marten Orkestrako presidentea da, eta Abancens Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoko eta ENNE Fundazioko zuzendari gerentea Marten Orkestrako presidentea da, eta Abancens Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoko eta ENNE Fundazioko zuzendari gerentea

Gipuzkoako Bazkundeak Osoko Bilkura egin zuen asteartean, eta beste bi bokal aholkulari izendatzea adostu du: bata, Ivan Marten Uliarte Orkestrako presidente eta energia-munduan aditua; bestea, Alex Abancens Nieva Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoko eta ENNE Fundazioko zuzendari gerentea. Profil horietako profesionalak gehitu nahi izan ditu bazkundeak Gipuzkoarentzat "garrantzi berezia" duten esparruetan "ezagutza aditua" eskaintzen dutelako, baita arlo jakin batzuetako "ikuspegia osatzeko" ere.

Hain zuzen, Martenen eta Abancensen izenak martxoko Osoko Bilkuran izendatutako beste bost izenei gehitu zaizkie: Borja García Antón Hotel María Cristinako zuzendari nagusia, Marisa Arriola Nieto Bic Gipuzkoa Berrilaneko zuzendari kudeatzailea, Ane Insausti Altuna Mubileko zuzendari kudeatzailea, Pedro Esnaola Latasa Quimatryxeko presidentea eta Gipuzakoako Bazkundeko presidente ohia, eta José María Echarri Campo Donostiako Orfeoiko presidentea eta Gipuzakoako Bazkundeko presidente ohia.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK