Gipuzkoako enpresen salmentak %11,5 handitu dira urteko lehen hiruhilekoan

Eraikuntza sektorea izan da bilakaera onena izan duen sektorea, salmentak %21,3 handitu baititu

Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea | Argazkia: GFA Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea | Argazkia: GFA

Gipuzkoako enpresen salmentak %11,5 hazi dira urteko lehen hiruhilekoan, 2022ko aldi beraren aldean. Bi aldagaitan izan dute bilakaera, barne merkatua %10,4 hazi baita lurraldean eta esportazioek %13,5 egin baitute gora. Hala jakinarazi du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko bileran. 

Sektoreka, eraikuntza izan da orain arte bilakaera onena izan duen sektorea, salmentak %21,3 handitu baititu. Hala ere, sektore guztietan datu “oso onak” lortu dituztela aurreratu du Mendozak, zerbitzuen salmentak ere %11,6 igo direlako, eta industriarenak, %10,8. 

Lan merkatuan, martxoan lanetekinak jasotzen zituzten pertsonen kopurua %1,3 igo zen urte artean, eta % 1,1 urteko metatuan. Bestalde, martxoan ordaindutako soldatak %5,8 igo dira 2022ko hil beraren aldean, eta urteko metatuan igoera %5,7koa izan da.

"Datu horiek testuinguruan jarrita, Gipuzkoako ekonomiak indarguneak erakusten ditu urte hasieran, baina inflazioaren datuak zuhurtzia eskatzen digu oraindik ondorioak ateratzeko orduan", adierazi du foru bozeramaileak.

Hala, enpleguaren atalean, “indartsu hazten" jarraitzen duela eta Gizarte Segurantzako afiliazioak “nabarmen handitzen" ari direla nabarmendu du. "Koiunturako adierazle nagusiek adierazten dute jarduera hazten ari dela", erantsi du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK