Gipuzkoako hotelen okupazio-tasa %85 eta %90 artekoa izango da aurtengo udaran

Gipuzkoa 2019ko udarako okupazio mailara itzuliko da eta pandemia aurreko erritmoa berreskuratu dute erreserba eskariek

Hotel bateko terraza | Argazkia: Europa Press Hotel bateko terraza | Argazkia: Europa Press

Gipuzkoako Hotelak erakundeak ondutako txostenaren arabera, aurtengo hotelen okupazioaren aurreikuspena ona da, iazkoaren antzerakoa. Ekainaren lehen hiru aste hauetan, okupazio-tasa %85 eta %90 artean kokatu da, eta uztaila eta abuzturako okupazioa kopuru antzekoetan aritzea aurreikusten dute.

Modu honetara, Gipuzkoako Hotelakek aurtengo okupazioa 2019ko udarako mailan kokatuko dela uste du, izan ere, pandemia aurreko erritmora itzuli dira erreserba eskariak. Iaz, erreserbak azken orduan egin ziren, eta horrek eskariaren kudeaketa zaildu zuen.

Bestalde, Europaz kanpoko nazioarteko turistaren itzulera ere aurreikusi du erakundeak. Iazko udan hainbat herrialdeetan, Japonian eta Australian esaterako, Covidaren inguruko neurriak indarren ziren oraindik eta bertako herritarrek Euskal Herrira etortzeko aukerarik ez zuten izan. Turista mota hau itzultzen hasi bada ere, pandemia aurreko maila berreskuratzeko tartea geratzen zaio oraindik merkatu honi.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK