• EKONOMIA
  • Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarietara hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Nafarroako Gazteria Institutuak ‘Ekimen Gazte Onena’ eta ‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ saritzen dituen sariak berreskuratu ditu. Kategoria bakoitzerako 3.000 euro banatuko ditu

Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarien aurkezpena | Argazkia: Nafarroako Gobernua
Hasi Gazte Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarien aurkezpena | Argazkia: Nafarroako Gobernua
2022eko irailaren 7a
Eg. 2025eko apirilaren 7a

Nafarroako Gazteria Institutuak, Hasi Gazte – Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarien hirugarren edizioa aurkeztu du pertsona eta enpresa gazteen ekonomia sozialerako ekimenak eta proiektuak sustatzeko eta haien okupazio eta lanbide garapenean aukeren sorrera hobetzeko.

 

Pandemiaren ondoren berreskuratutako sari horietan ‘Ekimen Gazte Onena’ eta ‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ hartuko dira kontuan, eta kategoria bakoitzerako 3.000 euroko saria banatuko da. Gazteria Institutuak Laboral Kutxarekin, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartearekin, eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin lankidetzan banatuko ditu sariak.

Halaber, Carlos Amatriain Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendariak jakitera eman duenez, aipatutako lau entitateak itun baten esparruan lanean dihardute, gazte nafarren artean ekonomia sozialeko ekintzailetza bultzatuz eta sustatuz.

 

Sarietarako hautagaitzak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.