Jarduera ekonomikoa udalerri txikietara bideratzeko diru laguntzak emango ditu Nafarroako Gobernuak

2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietako negozioak bertan mantentzea eta kanpokoak erakartzea du xede egitasmoak. Diru laguntza jasotzeko izen ematea azaroaren 30a arte egongo da zabalik

Nafarroako Zubiri herriak 500 bat biztanle ditu | Argazkia: iStock Nafarroako Zubiri herriak 500 bat biztanle ditu | Argazkia: iStock

12.000 euro arteko diru laguntzak emango dizkie Nafarroako Gobernuak negozio nahiz proiektuak 2.500 biztanle baino gutxiagoko herrietara bideratu nahi dituzten autonomoei. Giza eskubide, Ekonomia Sozial eta Enplegu sailak sustatutako ekimen honekin, autonomoen jarduera ekonomikoa babestu nahi du erakundeak, eta era berean, biztanleria urriko udalerrien negozio jarduerari eutsi.

Udalerri txikietako negozio askok bideragarritasun ekonomikoa baldin badute ere, desagertzeko arriskuan daude, egungo jabeen erretiroa eta oinordeko falta dela eta. Honela, belaunaldien arteko lekukoa bultzatu nahi du Nafarroako Gobernuak.

Abuztuaren 18an ireki zen diru laguntza hauek jasotzeko izena emateko epea, eta azaroaren 23a arte egongo da zabalik. Proiektu bakoitzak 10.000 euroko diru laguntza jaso dezake gehienez, baina emakumezkoa edota desgaitasunen bat izanez gero, 12.000 eurotara ere igo daiteke azken kopurua.

Halaber, laguntza jaso ahal izateko, jarduera ekonomikoa udalerri txikietara eramateko kontratuak, 2023ko urtarrilaren 1etik urriaren 31 bitartean izenpeturik egon behar dute.

Nafarroako Gobernuak 50.000 euro bideratu ditu egitasmora, baina eskaria handiagoa bada, beste 50.000 euro gehiago jar ditzakeela ere jakinarazi du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK