Langabezia tasa altua duten udalerrietan inbertitzeko dirulaguntzak abiarazi ditu Jaurlaritzak

Zehazki, Ezkerraldeara eta EAEko langabeziaren batez bestekoa baino %10 gehiago duten lurralde eta herrialdeetako enpresa handi eta ertainek eskatu ahalko dituzte

Bilboko Portua | Argazkia: Europa press Bilboko Portua | Argazkia: Europa press

Eusko Jaurlaritzak inbertsiorako laguntzak eskatzeko deialdi bat ireki du. Hain zuzen ere, Ezkerralde Handiko eta EAEko urteko batez bestekoaren % 10etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetako enpresek eskatu ahalko dituzte. Ekonomia Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailak 20 milioi euro bideratuko ditu horretara, Indartu 2022 programaren bitartez, zonalde horietako lehiakortasuna suspertzeko helburuarekin. Deialdia irailaren 15era arte izango da zabalik.

Aipatutako laguntzak ez dira itzuli beharko. Enpresa handiek inbertsioaren % 10 jasoko dute, eta % 15 ETEek, nahiz eta eta enpresa edo talde enpresarial bakoitzak 3 milioi euro jasoko dituen gehienez. Era berean, inbertsioak eskabidea egiten den urtean edo hurrengo bi urte naturaletan egin beharko dira. Inbertsioaren ezaugarriek eta enpresa planen definizioak finkatu dezakete hori.

Onartutako gutxieneko inbertsioari dagokionez, enpresa handiena 1,5 milioi eurokoa izan beharko da, eta ETEena, berriz, 200.000 eurokoa, bietan ala bietan enplegua mantenduta. Gutxieneko inbertsio hori betetzen ez duten enpresak aintzat hartuko dira, betiere 25 enplegu garbi –enpresa handien kasuan— edo bost enplegu garbi —ETEen kasuan— sortzen badituzte.

Bestalde, enpresaren errekurtso propioek diruz lagunduko den inbertsioaren zenbatekoaren % 25ekoak izan behar dute gutxienez, dirulaguntzak kontuan hartu gabe, eta inbertsioa eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu. Enpresak ekoizpen-zentro bat baino gehiago badu, programan parte hartzen dutenak lagunduko dira soilik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK