Nafarroako ortuak aurrea hartu dio Madrilgo Salón Gourmets azokari

Nafarroako postua azkeneko Salon Gourmet azokan. (Argazkia: Salon Gourmet) Nafarroako postua azkeneko Salon Gourmet azokan. (Argazkia: Salon Gourmet)

Gaur hasiko da Madrilgo Salón Gourmets azoka, nazioarteko kalitatezko elikagai eta edarien azoka. Lau egunez elikaduraren esparruko enpresen erakuslehio nagusia izango da. Pandemiak ohiko jarduna bi urtez eragotzi ostean enpresek topaketa profesionaletara bueltatzen hasi dira.

Nafarroako 68 enpresek 2022ko nekazaritzako elikagaien azoka eta topaketa nagusietan parte hartzeko asmoa agertu dute Reyno Gourmet eta INTIA sozietate publikoaren eskutik. Nafarroako Gobernuak 3,2 milloiko laguntzak emango ditu kalitatezko produktuak sustatzen laguntzeko.

Apirilean Bartzelonako Alimentaria eta Wine Azoketan Nafarroako 56 postuk hartu zuten parte. Reyno Gourmet markako jatorrkizko deiturak, adierazpen geografiko babestuak, elikagai artisauak, ekoizpen ekologikoak eta ekoizpen integratuak ezagutu eta dastatzeko aukera eman zuten Alimentaria azokan. Nafarroa J.O. Arautzeko Kontseiluak Barcelona Wine Azokan gune propioa izan zuen eta Nafarroako Patxara adierazpen geografikoak ere erakuslekua ezarri zuen.

Madrilgo Salón Gourmets delicatessen produktuen azokarik garrantzitsuena da eta Nafarroak bere kalitatezko produktuak aurkeztuko ditu bertan. Aurrerapen gisa Reyno Gourmet markak Nafarroako Ortuaren produktuak sustatzeko ekitaldia antolatu zuen ostiralean Nafarroa eta Madrilgo sukaldari ezagunen eskutik. Bertan Nafarroako Zainzuria eta Tuterako Orburaren ibilaldia aurkeztu zuten. Maiatzaren 21a bitartean Madrilgo 25 jatetxetan Nafarroako sasoiko barazkiekin egindako platerak eskiniko dituzten. Hango merkatu nagusietan showcooking ekitaldiak ere egingo dituzte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK