Zabalik da Nafarroan 2023ko I+G proiektu estrategikoetarako laguntzak eskatzeko izen emate epea

Hilaren 26an deialdiaren oinarri arautzaileen berri emango duen formakuntza telematiko bat egingo da

Argazkia: Tecnalia Argazkia: Tecnalia

Nafarroako Ekonomiaren eta Garapenaren Sailak, Industria, energia eta Proiektu Estrategikoen S4 Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu du 2023-2026 I+G proiektu estrategikoak egiteko deialdia, 16,6 milioi euroko aurrekontuarekin hornituko dena.

Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S4) parte diren, eta Horizonte Europa proiektuarekin zerikusia duten proiektuak diruz laguntzea du helburu deialdiak. Izen emate epea zabalik egongo da maiatzaren 22ra bitarte eta izapideen atarian eman beharko da izena webguneko fitxa bat beteta.

Halaber, deialdiaren xehetasun eta berritasun guztiak ezagutzeko, formakuntza telematiko bat antolatu dute apirilaren 26rako. Izen ematea doakoa izango da eta formulario honetan egin beharko da.

2023-2026rako deialdiak ekonomia zirkularra sustatzen duten proiektuetara bideratutako erronka berri bat sartu du bere oinarrietan. Gutxienez hiru erakunde independentek osatutako partzuergo batek aurkeztu behar ditu proiektuak. I+G+Bko Nafarroako Sistemako (SINAI) eragile batek proiektuan parte hartzea nahitaezkoa izango da, baina aurreko deialdietan ez bezala, orain partzuergoko edozein erakundek azpikontratatu dezake. Aldaketa horri esker, SINAIko agenteak ez du partzuergoko kide izan behar.

Aurkeztutako proiektu bakoitzak milioi bat eurotik gorako aurrekontua izan behar du, eta hiru urteko gauzatze epea izango du. Laguntza horien intentsitatea %100ekoa izan daiteke SINAIko agenteen kasuan, eta %70ekoa enpresen kasuan, enpresa txikia bada.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK