• Mikrobiomik eta Glucovibes izan dira sarituak Toribio Echevarria sarietan

Mikrobiomik eta Glucovibes izan dira sarituak Toribio Echevarria sarietan

Biofarmazeutika arloko enpresa bizkaitarra eta Donostiako start upa gailendu dira sarien 33. edizioan, eta 10.500 euroko dirulaguntza jasoko dute

Argazkia: BIC Gipuzkoa
Argazkia: BIC Gipuzkoa
2023eko uztailaren 5a
Eg. 2023eko uztailaren 6a

Gaur goizean banatu dira Eibarren Toribio Echevarria – Ekintzailetza Berritzailearen Euskadi Sariak, eta Mikrobiomik eta Glucovibes enpresek eskuratu dituzte sari nagusiak. Ideiak / Enpresa Proiektuak kategorian gailendu da Mikrobiomik biofarmazia arloko enpresa bizkaitarra eta Enpresa Berria kategorian, berriz, Glucovibes Donostiako start upa. Halaber, beren ikuspegi berritzaileagatik eta merkatuan duten inpaktu potentzialagatik hautatu dituzte bi proiektu hauek.

 

Horrez gain, Nazioarteko Saria LetMeCharge, ibilgailu elektrikoak kargatzeko soluzioak eskaintzen dituen aplikazioa sortu duen enpresak irabazi du, Vidext Technologies start upak Eibarko udalak emandako Eibarko Enpresa Sari Berezia eta 60 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Industrias Mail enpresak Iñaki Goenaga Aitorpena jaso du.

Gaurko ekitaldian, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Jon Iraola Eibarko alkateak eta Estibaliz Hernáez Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak hartu dute parte, eta berrikuntzaren aldeko apustuan duten balioa azpimarratu dute, enpresa-eraldaketa, hazkunde ekonomiko eta gizarte-ongizate estrategia gisa.                                                      

 

Hala, aurtengo edizioan 32 hautagaitza jaso dituzte denera eta horietatik hamar finalista aukeratu ditu epaimahaiak. Bi sari nagusietako irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, baita laguntza, finantzaketa, aholkularitza, mentoring eta prestakuntza programak eskuratzeko aukera ere. Nazioarteko saria eta Eibarreko udalak emandako gainerako bi sariak eskuratzeagatik ere 10.500 euroko dirulaguntza eta BIC Gipuzkoaren bidezko prestakuntza espezializatura sarbidea erdietsiko dute.