• Nafarroa hegoaldeko zaporeak, EnpresaBIDEAren eskutik

Nafarroa hegoaldeko zaporeak, EnpresaBIDEAren eskutik

Zozketaren irabazleak Errigoraren saskietako bat eskuratuko du

Irudia: EnpresaBIDEA / Errigora
Irudia: EnpresaBIDEA / Errigora
2026ko urriaren 22a - 11:00

Hedabide honetako irakurleren batek zorte handia izango du: Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuen zaporea bere etxeraino iritsiko da. Izan ere, aurten ere EnpresaBIDEAk Errigoraren saski bat zozkatuko du, orotariko jaki zein edariz betea. Errigora tokiko ekoizpena eta euskararen sustapena uztartzen dituen Nafarroako ekimena da, eta bertako produktuak Euskal Herri osora zabaltzen ditu.

 

Saskian hainbat produktu aurkituko ditu saridunak: galletak, dilistak, tomate frijitua, sagar zukua, garbantzuak, pasta eta beste hainbat jaki. Nafarroa hegoaldeko produktuak dastatzeko eta ekoizleen lana gertutik ezagutzeko aukera polita izango da, ezbairik gabe. Parte hartu zozketan!

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

 

Parte hartzeko azken eguna urriaren 29an izango da. Zozketa, berriz, urriaren 30ean egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain