• [ZOZKETA ITXITA] Paradisu zineman ikusiko gara (zozketan parte hartzen baduzu)

[ZOZKETA ITXITA] Paradisu zineman ikusiko gara (zozketan parte hartzen baduzu)

Muntaia: EnpresaBIDEA
Muntaia: EnpresaBIDEA
2024eko irailaren 11a
Eg. 2024eko urriaren 16a

Zinemarekiko maitasunezko omenaldi mitikoenetakoa da Giusseppe Tornatoreren Cinema Paradiso filma, Ennio Morriconeren soinu-banda zoragarriarekin. Joxe Ripiauren Paradisu Zinemaabestiaren inspiraziorako ere balio izan zuen. Aitzitik, geurean omenaldi berezia egiten dio zazpigarren arteari urtero-urtero Donostiako Zinemaldiak, eta haren soinu-banda bilakatzen dira zinemari loturiko milaka profesionalen eta zinema-zaleen ahotsak. Aurtengo edizioa, 72.ena, irailaren 20an hasiko da, eta irailaren 28ra arte iraungo du. Zinemira euskal zinemaren sailean hamaika euskal ekoizpen aurkeztuko dira, tartean zenbait euskaraz, baina sail horretatik kanpo ere izango da aukera euskal eta euskaraz eginiko edo bikoiztutako filmak ikusteko.

 

Iaz egin bezala, EnpresaBIDEAk, Zinemaldiarekin lankidetzan, euskarazko filmak ikusteko sarrerak zozkatuko ditu.

Batetik, Zinemira saileko hiru film eta Zuzendari Berriak saileko bat ikusteko 12 sarrera bikoitz zozketatuko dira. Ondorengo filmak dira:

 
  • AZKEN ERROMANTIKOAK, David Pérez Sañudo (Zuzendari Berriak)
  • ERREPLIKA, Pello Gutiérrez Peñalba (Zinemira)
  • INDARKERIAREN OI(H)ARTZUNAK, Amaia Merino, Ander Iriarte (Zinemira)
  • ZORTZITIK INFINITURA, Naia Laka Arrizubieta (Zinemira)

Bestetik, etxeko txikienek ere Zinemaldiaz euskaraz gozatzeko aukera izango dute EnpresaBIDEArekin 12 sarrera hirukoitz zozketatuko baitira honako film hauek ikusteko:

  • ABENTURA ERRALDOIA, Eduardo Schuldt
  • BOO KWAI ETA MUSEOAREN LAPURRETA, Yunfei Wang
  • DEEP SEA. SAKONTASUNERA BIDAIA BAT, Tian Xiaopeng
  • DRAGOI-JAGOLEA, Salvador Simó Busom, Jianping Li
  • PATRICK. HEROI TXIKIAK. BALENTRIA HANDIAK, Sophie Roy
  • ROBOTIA, Diego Cagide, Diego Lucero

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna irailaren 17a izango da. Zozketa, berriz, irailaren 18an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!