• Parte hartu zozketan eta prestatu krispetak!

Parte hartu zozketan eta prestatu krispetak!

Zozketan parte hartzeko azken eguna irailaren 16a izango da

Irudia: EnpresaBIDEA
Irudia: EnpresaBIDEA
2026ko irailaren 10a - 11:00
Eg. 2026ko irailaren 10a - 11:01

Zinemara astero doazenentzat eta urtean behin besterik ez doazenentzat. Beldurrezko filmak, abenturazkoak zein erromantikoak gustatzen zaizkienentzat. Produkzio txikiak miresten dituztenentzat, eta produkzio erraldoiez gozatzen dutenentzat. Film laburrak estimatzen dituztenentzat nahiz hiru ordutik gorako pelikulak nahiago dituztenentzat. 

 

“Kolore, kolore eta gustu guztiak… denontzat ez dira berdinak” dio abestiak, eta Donostiako Zinemaldian argi dute hori, publiko guztientzako aukerak eskainiko baitituzte aurten ere. Irailaren 18tik 26ra bitartean, Zinemaldian askotariko istorioak kontatuko dira, zinema zaleek beren pelikula gustukoenak ikusteko aukera izan dezaten. 

Aurten ere, EnpresaBIDEAn badugu zinemazaleentzako oparitxoa: 30 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Donostiako Zinemaldiko zenbait filmez goza dezazuen. Hartu parte zozketan, eta prestatu krispetak!

 

Zozkatuko diren sarrerak:

Euskara hutsean edo euskara duten film eleanitzetarako sarrerak izango dira zozkatuko direnak. Film bakoitzeko bi irabazle izango dira, sarrera bikoitza jasoko dutenak. Sailaren arabera, honako film hauetarako sarrerak banatuko dira: 

Sail ofiziala: 

  • Sacamantecas (irailaren 25ean)

Zinemira saila:

  • Gatibu, agur esan barik (irailaren 21ean)
  • Inurri itsuak (irailaren 19an)
  • Irailak (irailaren 23an)
  • Itzalak argitzen (irailaren 20an)
  • Pedro Arrupe, Yo viví la bomba atómica (irailaren 24ean)
  • Simulacro (irailaren 19an)
  • Subijana, más allá de un bigote (irailaren 25ean)
  • Txakun txakür (irailaren 25ean)
  • Un tal Karlos (irailaren 25ean)

New directors saila: 

  • Esta soledad (irailaren 26an)

Belodromoa: 

  • Muguruza FM 40 Tour (irailaren 24an)

Zabaltegi - Tabakalera: 

  • HAMALAU gau (irailaren 23an)

Bestelakoak: 

  • Ander eta Yul (irailaren 23an)
  • Azken agurra (irailaren 26an)

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna irailaren 16an izango da. Zozketa, berriz, irailaren 17an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain