• Bizitza osoa egun baten erakutsiko dizun kontzerturako zozketa

Bizitza osoa egun baten erakutsiko dizun kontzerturako zozketa

Muntaia: EnpresaBIDEA
Muntaia: EnpresaBIDEA
2025eko apirilaren 28a

Toda la vida, un día (2023) izeneko azken lanean Natalia Lafourcade eta Salvador Sobralekin aritu da elkarlanean Silvia Pérez Cruz abeslaria. Egungo ahotsik hunkigarrienetarikoa, Kursaal Auditorioan arituko da maiatzaren 28an, 19:30ean, Juan Falú musikagile argentinarrarekin batera. EnpresaBIDEAk, Kursaalekin lankidetzan, bi gonbidapen zozkatuko ditu kontzertu zoragarrirako. 

 

Jorge Drexler abeslariak esana, “belaunaldi oso bat markatu duen abeslaria” eta konpositorea da Pérez Cruz. Orotara, zortzi disko argitaratu ditu bakarlari gisa, eta izen handiko hamaika artistekin kolaboratu du, bai Espainia mailan, bai nazioarte mailan. Musikaz gain, dantzan, zineman, antzerkigintzan eta poesian ere murgildu da, eta sari ugari jaso ditu bere ibilbidean: Goya Saria (Ai, ai, ai abestiagatik, kanta original onenari saria 2017an), Max Saria (Grito pelao antzezlanerako konposizio onena 2019an) eta Musika Garaikideko Espainiako Saria (2022an).

Nola parte hartu?


Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

 

Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 5a izango da. Zozketa hurrengo egunean egingo da, maiatzaren 6an, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!