• Tokikoa aukeratu, saskia irabazi! [ZOZKETA ITXITA]

Tokikoa aukeratu, saskia irabazi! [ZOZKETA ITXITA]

EnpresaBIDEAk, Errigoraren eskutik, Nafarroa hegoaldeko tokiko ekoizleen produktu-saskia zozkatuko du. Parte hartu!

Muntaia: EnpresaBIDEA
Muntaia: EnpresaBIDEA
2025eko azaroaren 12a - 11:00
Eg. 2025eko azaroaren 20a - 08:59

Tokiko ekonomia hautatzen den bakoitzean, erein egiten da komunitate baten etorkizuna loratuko duen alea. Argi baino argiago dute hori Errigorako kideek: urtero-urtero, Nafarroa hegoaldeko tokiko ekoizleen, eta, ondorioz, tokiko ekonomiaren aldeko apustua egiten dute. Hori gutxi balitz, euskarari ere ekarpen ekonomikoa egiten diote: tokiko ekoizleen produktuez betetzen dituzte saskiak eta saldutakoen balioaren %25 bideratzen dute Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintza sustatzera.

 

EnpresaBIDEAk, urtero lez, bat egin du ekimenarekin: aurten ere askotariko produktuez beteriko saskia zozkatuko dugu, zuon etxeotan auzolanean jasotako elikagaiez gozatzeko aukera izan dezazuen. Saskiak orotariko produktuak ditu:

  • Piperrak
  • Olioa
  • Zainzuriak
  • Orburuak
  • Txitxirioak
  • Pasta
  • Tomatea
  • Teilak
  • Txokopipitak
  • Sagar zukua
  • Ozpina
  • Ardo beltza erdi-ondua

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

 

Parte hartzeko azken eguna azaroaren 19a izango da. Zozketa, berriz, azaroaren 20ean egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!