[ZOZKETA ITXITA] Alex Txikonen azken liburua doan eskuratu nahi? Parte hartu zozketan

Manaslu mendia igo zueneko abentura kontatzen du Txikonek bere azken lanean Manaslu mendia igo zueneko abentura kontatzen du Txikonek bere azken lanean

Abenduaren 6an hasiko DA 58. Durangoko Azoka. Euskal kulturaren bilgune nagusienetakoa, Fantasia DA! lelopean bilduko ditu argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte eta askotariko gizarte eragileak, haien proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko.

Fantasiazko mundu horretan aurkeztuko da Alex Txikonen azken liburua, Manaslu Neguan izenburu duena, eta EnpresaBIDEAk, Elkar Taldearekin lankidetzan, liburuaren hiru ale zozketatuko ditu.

Manaslu (8.163 metro) mendira igo zeneko esperientzia biltzen du Txikonen lanak, negu gorrian, oxigenorik gabe eta estilo alpinistan. Sua-Txinpartetan argitaletxeak editatua, halaxe dio liburuaren sinopsiak: “Tontorrean sentituriko emozioren bat deskribatu beharko banu, ez nuke esango poza denik. Bazen hil ala biziko momentu bat. Epikarik ez dago hor. Heriotzetik gertu zauden une horietan ez da epikarik”. 2023ko urtarrilaren 6an, Alex Txikon Manasluko tontorrera heldu zen himalayismoaren historiaren parte den balentria batean. Igoera latz hura aurretik huts egindako bi espedizioen jarraipena zen. Argazki ikusgarriak lagun, Lemoako alpinistarekin magalean gora joango gara Manasluko gailurreraino. Xalo-xalo hitz egingo digu, bere beldur eta sufrimenduen, arriskuaren eta minaren, barru-barruko sentimenduen, barreen, pozen eta une hunkigarrien berri emateko. Ez dago ez epikarik, ez heroirik. Bizirik irauteko ahalegina izango da motorra.

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean topatuko duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna azaroaren 30a izango da. Zozketa, berriz, abenduaren 1an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin. Irabazleek liburua jaso ahalko dute haiek aukeratutako Elkar dendan.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK