Usaitzen duzue usain hori? Egur hezearekin nahasten den sagar freskoarena, kupelen barrutik ihesi datorrena... Iritsi da 2026ko txotx denboraldia, eta harekin batera plan ezin hobea: Usurbilgo Saizar sagardotegian bi pertsonentzako menu zoragarri bat zozkatuko dugu EnpresaBIDEAn. Lagunarekin, bikotekidearekin edo senide kuttunarekin partekatzeko aitzakia ezin hobea. Giro aparta, kupelen usaina eta txotxaren magia… sagardotegiko esperientzia osoa zuen zain.
Menua? Txorizo pintxoa eta bakailao tortilla hasteko; ondoren, bakailao frijitua piper berdeekin eta tipula karraskariarekin; jarraian, txuleta txingarretan, bere puntuan; eta amaitzeko, postrea eta Saizar sagardoa, tragoz trago ospatzeko. Sagardo sasoiaz gozatzeko modu hoberik bururatzen al zaizu?

Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna otsailaren 26a izango da. Zozketa, berriz, otsailaren 27an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!