Udako asteburu perfektua irudikatzen duzu? Eguzkia goi-goian, giro beroa… eta tartean, igerilekuan bainu freskagarri bat. Bazkalostean izozkia eskuan eta kafe lasaia, presarik gabeko siesta… eta hori guztia lagun giro atsegin eta euskaldunean. Ametsa dirudi, ezta? Bada, egia bihur daiteke. Izan ere, EnpresaBIDEAn zozketa berezia dakarkigu: bi pertsonentzako asteburua Lizarra Kanpinean, hots, bi gau bi lagunentzat.
Nafarroako erdialdean kokatuta, Lizarratik paseotxo batera, kanpin honek eskura jartzen ditu orotariko planak: atseden hartu nahi baduzu, erlaxatzeko aukera; eta mugitu nahi baduzu, jarduera ugari. Bertan aurkituko dituzu taberna-jatetxea, denda, igerilekua, frontoia eta haurrentzako zein helduentzako guneak. Udako egunetan, gainera, giroa are gehiago pizten da: kontzertuak, jolasak, kirol txapelketak edo taldeko ekintzak ez dira faltako.
Eta kanpinetik kanpo? Planak amaigabeak dira: bizikleta ibilaldiak, mendi bueltak, egunpasak Lizarrako alde zaharrean edo txangoak inguruko txoko berezietara.
Laburbilduz: ohiko asteburutik ihes egiteko aukera paregabea, atsedenaren eta jarduera interesgarrien arteko oreka perfektuarekin. Animatuko zara? Parte hartu zozketan!
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna apirilaren 29a izango da. Zozketa, berriz, apirilaren 30ean egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituarekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!