Urteko bertso-hitzordu handienetako bat ate joka dugu: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala. Bertsolarien arteko hartu-emana, bat-batekotasuna eta publikoaren erreakzioak bertatik bertara bizitzeak egiten dute bereziki berezi horrelako hitzordu bat. Aurten, abenduaren 20an izango dugu hitzordu nagusia, Iruñeko Nafarroa Arenan.
Irailaren 19an hasi zen aurtengo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 50 bertsolarirekin, Hazparnen. Ordutik, Euskal Herriko hainbat herritan barrena ibili dira bertsolariak, eta dagoeneko amaitu dituzte finalaurrekoen lehen itzuliko saioak. Bigarren itzulian ari dira orain, nahiz eta soilik zortzi bertsolarik lortuko duten abenduaren 20ko finalean kantatzeko txartela.
Bada, zu ere bertsoen festa paregabean egotea nahi dugu. Horrexegatik, bi lagunentzako bi sarrera zozkatuko ditugu EnpresaBIDEAn, Bertsozale Elkartearen eskutik. Zurekin Nafarroa Arenara joango den lagun hori aukeratzen has zaitez, berandu izan baino lehen!
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.
Parte hartzeko azken eguna azaroaren 24an izango da. Zozketa, berriz, azaroaren 25ean egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.
Zorte on parte hartzaile guztiei!
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta