• Abentura bila? Zuhaitzen artean gozatzeko zozketa

Abentura bila? Zuhaitzen artean gozatzeko zozketa

Urruñan kokatutako Oihana abentura parkerako hogei sarrera zozkatuko ditu EnpresaBIDEAk

Argazkia: EnpresaBIDEA
Argazkia: EnpresaBIDEA
2026ko abuztuaren 19a - 11:30

“Oinak lurrean” edukitzea ona dela erakutsi digute betidanik. Zentzudun jokatu, arriskuak neurtu eta seguru ibiltzea. Lurra oinen azpian izatea egonkortasunaren sinonimo bihurtu dugu, baina, batzuetan, abenturak aurrez zapaldu gabeko bideetatik hasten dira. Horixe da abenturaren gauzarik politena: ez dakizula hurrengo pausoak nora eramango zaituen, harik eta eman arte. 

 

Urruñan bada horretarako esperientzia paregabe bat: Oihana abentura parkea, itsasoaren eta mendien artean kokatutakoa. Parkeko zuhaitzen artean, lurretik metro batzuetara, ibilbide ezberdinak osatu daitezke, plataforma batetik bestera igaroz eta bidean aurkitzen diren oztopo eta erronkei aurre eginez. Ibilbideak adin eta zailtasun mailaren arabera egokituta daude, haurrentzako, familientzako eta helduentzako aukerekin. Azken horrek lau zailtasun maila ditu, eta 3 eta 20 metro arteko plataformetan zehar egiten da; ibilbidea osatzeko 2 ordu eta erdi inguru behar dira.

Eta orain, EnpresaBIDEAren eskutik, Oihana Parkeko abenturaz gozatzeko aukera izango da. Izan ere, banakako 20 pase zozkatuko ditu abentura parkean esperientzia ederraz disfrutatzeko.

 

Sarrerak erabiltzeko baldintzak:

- Familia/talde bakoitzak gehienez ere doako sarrera bat erabili ahalko du

- Sarrera irabaztekotan ezingo da beste inolako eskaintza edo deskonturik erabili

- Sarreraren erabilera data: 2026ko irailaren 1etik 2026ko urriaren 31ra

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko bi baldintza bete beharko dira. Batetik, EnpresaBIDEAren buletinean harpidetuta egotea. Oraindik harpidetu ez bazara, hemen eman dezakezu izena. Bestetik, behean duzun formularioa betetzea zure datuekin. Formularioa ondo ikusten ez baduzu, egin klik hemen.

Parte hartzeko azken eguna abuztuaren 25a izango da. Zozketa, berriz, abuztuaren 26an egingo da, eta egun horretan bertan EnpresaBIDEA harremanetan jarriko da zuzenean sarituekin.

Zorte on parte hartzaile guztiei!

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain