Industria Ingeniaritzan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduduna da Ioritz, eta 4.0 Industriako Masterduna. Doktorego tesian lanean dihardu sare sozialek eta beren algoritmoek gizakion hautuetan eta gizarte mailako polarizazio politikoan duten eraginaren inguruan ikertzen.
Bere ibilbide profesionala aholkularitzan hasi zuen eta Euskal Herriko erakunde publiko desberdinentzat lan egin izan du lehiakortasunarekin harremana duten hainbat proiektutan. Gaur egun, energia berriztagarrien sektorean dihardu atzerriko dibisen arriskua kudeatzeko aholkulari lanetan. Halaber, irratian eta telebistan kolaboratzaile izan da gai politiko eta ekonomikoak aztertzen.
Horrez gain, 2011 urtean Bilbon sortutako BEHOTSIK orkestrako Zuzendari Teknikoa ere bada.
Bere jardun-esparruak dira, besteak beste, politika ekonomikoa eta monetarioa, geopolitika, berrikuntza, lehiakortasuna eta kultura.