Irakaslea eta itzultzailea
Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, Gipuzkoa, 1961) doktorea da Komunikazioaren arloan.
Euskarazko ikus-entzunezko itzulpengintzari buruz egin zuen tesia (2014), fokua euskarazko bikoizketan jarrita. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle dihardu 2011tik, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailean. Lehenago, Egunkaria eta Berria egunkarietan zuzentzaile, ETBrako gidoilari eta itzultzaile, eta MUn irakasle aritu
zen. Euskal kazetaritzaren estilo liburuen (Egunkaria, Berria) egilekidea da, eta kazetaritzaz eta ikus entzunezkoei buruzko artikulu akademikoak argitaratu ditu. Berria egunkariko lehendakari izana da (2013-2025).