Abian da Food 4 Future

Footech elikagaien teknologia industriako aditu eta enpresa ugari bildu ditu

Argazkia: F4F Argazkia: F4F

Mundu mailako enpresa handi zein txiki eta inbertsiogileek bat egin dute Food 4 Future azokan. 7.000 profesional inguru bilduko ditu gaurtik asteazkenera bitartean BECen hirugarrenez egiten den azokak, eta 17 milioi euroko eragin ekonomikoa izango duela aurreikusi da. 15.000 metro koadroko erakusketa gunea du. Horretan jarduera kongresuala, non besteak beste Rosa Carabel Eroskiko zuzendari orokorra izango den, eta feriala uztartzen dira.

Irekiera ofizialean parte hartu du, besteak beste, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako diputatuak, eta gogorarazi du Food4Future espazio egokia dela esperientziak, ezagutza eta bisioa partekatzea sektoreak aurrera egiten jarrai dezan. Sektoreak 137.000 enplegu sortzen ditu EAEn, ehun bat enpresatan enpresatan bilduta, berrikuntza, jasangarritasuna eta kalitatearen ikuspegitik lan egiten dutenak. "Ekosistema bizia da, elkarlanean aurrera egiten duena, berrikuntza sustatuz", nabarmendu du.

Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearen ustetan, azokak helburu du "elkartzea, baina zirikatzea", sektorearen erornka globalek "tokiko adierazpena" behar baitute, baita eskura dugun guztia erabiltzea horiei erantzuna eman ahala izateko. Xabier Ochandiano Bilboko Garapen Ekonomikoko, Merkataritzako edo Enpleguko zinegotziak gogorarazi du Bilbo "elikadura teknologiaren hiriburu" bilakatu dela, eta plazaratu du beharrezkoa dela politika estrategikoak garratzea, hiriaren erakargarritasuna bultzatzeko.

Bestalde, Javier Dueñas azokako presidente eta Campofrioko presidenteak gogorarazi du egungo erronkek elikaduraren industria birpentsatzeko beharra azpimarratzen dutela. "Pertsonen elikadura beharrak asetzea, biztanleria hazkundeari aurre egiteko elikagai kopurua %70 hnditzea, elikagaien inoizko inflaziorik handienari aurre egitea —nahiz eta egiturazko izango den seguraski—...". Horrek derrigorrez eramaten du negozio ereduak birpentsatzera, dieta orekatua izateko osagai berriak bilatzera, edo elkarlan publiko-pribatua bultzatzera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK