• BERRIKUNTZA
  • Enpresetan AAren erabilera indartzeko prestakuntza egin dute Jaurlaritzak, BAICek eta IndesIAk

Enpresetan AAren erabilera indartzeko prestakuntza egin dute Jaurlaritzak, BAICek eta IndesIAk

30 konpainiek hartu dute parte prestakuntza-ibilbidean

Argazkia: BAIC
Argazkia: BAIC
2026eko martxoaren 9a - 14:31

Hogeita hamar bat enpresa txiki eta ertainek (ETE) parte hartu dute Jaurlaritzak, IndesIAk eta Adimen Artifizialaren Euskal Zentroak (BAIC) antolatutako prestakuntza jardunaldietan, zeintzuek helburu izan duten enpresek AAren erabilera beren jardunean nola txertatu erakustea.

 

Arrasaten eta Bilbon egin dira prestakuntzak. Bertan, parte-hartzaileek ikasi dute nola aprobetxatu euren datuak, administrazio lanak automatizatzeko eta erabakiak hartzeko, “inbertsio handirik egin gabe eta ezagutza tekniko aurreratuak izan beharrik gabe”. Orain, prestakuntza ibilbidea amaitu dutenean, konpainiek aukera izango dute hilabetez IndesIAren plataforma erabiltzeko. Tresna horrek bost produktu jartzen ditu erabiltzaileen eskura, bereziki diseinatu direnak enpresen eguneroko prozesuak errazteko, sektorea eta konpainiaren tamaina edozein dela ere.

Ekimenak “harrera bikaina” izan duela jakinarazi dute antolatzaileek, eta azpimarratu dute konpainiak “urrats sendoak” ematen ari direla AAren erabilera haien egunerokoan txertatzeko. Gainera, IndesIA plataforma erabili ahal izateak “AArako sarbidea demokratizatzeko eta euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna sustatzeko” pausoa dela azpimarratu dute.