• BERRIKUNTZA
  • Euskal Herriko hiru proiektu saritu dituzte nazioarteko Quality Innovation Awards sarietan

Euskal Herriko hiru proiektu saritu dituzte nazioarteko Quality Innovation Awards sarietan

Bangkoken egin zen sari-banaketa ostegunean, nazioarteko proiektu berritzaileenei aitortza egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak | Argazkia: Euskalit
Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak | Argazkia: Euskalit
2025eko maiatzaren 23a

Euskal Herriko hiru proiektu saritu dituzte Qualitity Innovation Awards sarien azken edizioan. Bangkoken egin zen ostegunean sari banaketa, helburu izanik sektore desberdinetako berrikuntza proiektuei aitorpena egitea. Gauzak horrela, Mikrobiomik Health Care Company, Surphase-Ingenious Membranes eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lortu zuten saria, era batera ala bestera berritzaileak eta eraginkorrak izateagatik.

 

Mikrobiomik Health Care Companyk eskuratu du saririk garrantzitsuena, “Berrikuntzen berrikuntza” izendatu baitute osasungintzaren alorrean, haren MBK-01 sendagaiari esker. Medikamentu horrek Clostridium difficile izeneko bakterio bati aurre egiten dio, eta, hala, infekzioak ekiditen ditu, antibiotikoak erabili behar izan gabe.

Surphase-Ingenious Membranes mikroenpresa eta start-upen kategorian izan da saritua, uraren gatzgabetze prozesuetan eginiko lanagatik. Izan ere, enpresak teknologia berria garatu du, zeinak sentsoreak erabiliz gatzgabetze prozesuen eraginkortasuna sustatzen duen.

 

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren saria lortu du sektore publikoaren berrikuntzaren kategorian, Zaintza Herrilab estrategiari esker. Proiektuaren helburua da komunitate sareak indartzea, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta pertsonalizatuagoa eskaini ahal izateko.

za