ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion

Espezializazio handiko 120 lanpostu sortu nahi dituzte eta 2024 amaierarako martxan egotea espero dute

ITP Aeroren egoitza | Argazkia: Europa Press ITP Aeroren egoitza | Argazkia: Europa Press

ITP Aerok Ikerketa eta Garapenerako (I+G) zentro berri bat eraikiko du Zamudion, aeronautika motorren merkatuak eskaintzen dituen produktuak garatzeko beharrezkoak diren teknologia digitalak eta fabrikazio aurreratuko teknologiak garatzeko. Era berean, teknologia duala ere bultzatuko du, FCAS programa (Europako Aire Borroka Sistema) garatzeko beharrezkoa dena.

ITP Aerok ohar bidez jakinarazi duenez, 24 milioi euroko inbertsioa egingo du zentro berrian eta espezializazio handiko 120 lanpostu sortuko ditu azpiegiturak. 2024ko bigarren seihilekorako martxan izatea espero dute.

Barakaldon eta Sestaon dituen lantegietan beste 10 milioi euroko inbertsioa egingo duela ere adierazi du, lantegiak hobetzen jarraituta beraien ahalmen operatiboa handitzeko.

Informazio gehiago
ITP Aeroren akziodun izango da Jaurlaritza, %6ko parte-hartzearekin
ITP Aero Bain Capitali saltzea sinatu du Rolls-Roycek, urtebeteren ostean
Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK