• EKONOMIA
  • 1.700 ordezkaritza sindikaleko organok bat egin dute martxoaren 17ko greba orokorrarekin

1.700 ordezkaritza sindikaleko organok bat egin dute martxoaren 17ko greba orokorrarekin

CAF, Sidenor edota Ingeteameko langile batzordeak dira tartean

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2026eko otsailaren 25a - 12:42

Martxoaren 17ko greba orokorra geroz eta gertuago dago, eta aurreko astean zenbait gizarte eragilek eta mugimendu kolektibok bat egin bazuten, gaurkoan enpresa batzorde eta langile ordezkaritzen txanda izan da. Sindikatuek jakinarazi dutenez, orotara 1.757 ordezkaritza sindikaleko organok egin dute bat lanuztearekin.

 

Greba deialdira batu diren enpresa-batzordeen artean dira, besteak beste: CAF (Beasain), ArcelorMittal, Sidenor (Basauri), Ingeteam (Beasain), Serveo-Sacyr, ISS Facility Services Gipuzkoa, Garbialdi (Bilbo), Metro Bilbao eta Bilbobus, Eusko Jaurlaritzako sukalde eta garbiketa zerbitzuak, Deustuko Unibertsitatea, Lantegi Batuak Fundazioa (Loiu), Auzo Lagun Bizkaia, Berriztu Bizkaia Hezkuntza Elkartea, Gorabide Bizkaia, Aita Menni Ospitalea (Arrasate), FCC Medio Ambiente Gipuzkoa, EULEN Donostia, Otxarkoaga Egoitza (Ortuella), Froneri Iberia (Nestlé), Matia Fundazioa Donostia, Gasteizko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko UTEa, Ercoreca Bizkaia, Lanalden Bizkaia, Bilboko Ur Partzuergoa, IMQ Zorrozaurre, Gastronomía Cantábrica S.A., Smurfit Kappa eta Productos Kol (Zangoza), Neinsa (Agoitz), Josefina Arregui eta Lacunza Calor (Altsasu), Nordex (Barasoain) eta Elaborados Naturales eta Inlemaz (Funes).

Administrazio publikoko hainbat organotako langileen batzorde eta ordezkaritzek ere bat egin dute: hezkuntza publikoa, justizia administrazioa, Eusko Jaurlaritzako hezkuntza berezia, EITB, Eusko Trenbideak eta Euskal Trenbide Sarea (EAE mailan), Gasteizko, Donostiako eta Bilboko udalak eta beste udalerri batzuk, Osakidetzako hainbat ESI eta foru aldundietako langileak.

 

Gutxieneko soldata propio baten alde egiteko greba izango da martxoaren 17koa. Sindikatuek 1.500 euroko gutxieneko zenbatekoa eskatzen dute, eta kopuru hori Euskal Herrian negoziatu eta erabakitzea nahi dute.