2025eko azken hiruhilekoan 109.900 langabe zenbatu ditu INE estatistika erakundeak Hego Euskal Herrian. Aurreko urteko epe berarekin alderatuta, ordea, joera desberdina izan da EAEn eta Nafarroan: lehenengoaren kasuan iaz baino 5.400 langabe gutxiago izan dira (-%6,19), baina Nafarroan, aldiz, 5.600 gehiago (+%24,9).
Okupazio tasari dagokionez, gorakada izan da: EAEn 1.009.500 pertsona okupatu izan dira laugarren hiruhilekoan, 2024an baino 28.700 gehiago; Nafarroan hazkundea txikiagoa izanagatik, 300 enplegu gehiago izan dira, 319.300 pertsona okupatu izatera iritsita.
Hala, datu orokorrak erreparatuta ikus daiteke EAEko langabezia tasa %7,50ean kokatu dela, eta jarduera-tasa %56,28an. Nafarroaren kasuan, bi tasak altuagoak izan dira: langabezia-tasa %8,10ekoa eta jarduera-tasa %59,65ekoa. Orotara, Hego Euskal Herrian 29.000 landun eta 200 langabe gehiago izan dira azken hiruhilekoan, 2024 urteko zenbatekoekin alderatuta.