Azaroan, urrian baino 870 langabe gutxiago daude erregistratuta Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan. Euskal Autonomia Erkidegoan, urrian baino 1.123 langabe gutxiago (-%1,04) zenbatu dira azaroan, 106.486 eskatzailera ailegatuz. Nafarroan, aldiz, 253 langabe gehiago zenbatu dira. Hori bai, urte artean beherakada nabarmena da Hego Euskal Herri osoan, hau da, lan merkatuak bilakaera ona izan du.
Iazko azaroarekin alderatuta, 2.379 langabe gutxiago daude: EAEn 1.408 langabe gutxiago (Bizkaian -666, Araban -287 eta Gipuzkoan -170) eta Nafarroan 971 gutxiago.
Lanbide eta Nafar Lansarek emandako datuen arabera, azaroan 135.698 pertsona daude langabe bezala erregistratuta, urrian baino 870 gutxiago.
Halaber, azken hilabetean 83.982 kontratu izenpetu ziren lau lurraldeetan, eta horietatik 16.738 izan ziren mugagabeak.