• EKONOMIA
  • Absentismoak gora egin du lehen hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Absentismoak gora egin du lehen hiruhilekoan Hego Euskal Herrian

Randstad etxeak argitaratutako txostenak dio %9,1eko eta %7,2 absentismoa izan dela, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko uztailaren 1a
Eg. 2025eko uztailaren 1a

Randstad etxeak absentismoari buruzko 2025eko lehen hiruhileko datuak argitaratu berri ditu. Sektore guztietako datuak kontuan izanik, absentismoa %9,1ekoa izan da EAEn eta %7,2koa Nafarroan; hala, aurreko hiruhilekoren aldean %0,3 areagotu da absentismoa Hego Euskal Herrian.

 

Hiru sektoreak xehetasunez aztertuta, EAEko zerbitzuen sektorean izan da absentismo gehien, hots, %9,3; industriaren sektorean %9,1ean kokatu da, eta, aldiz, eraikuntzarenean %6,0an. Nafarroan, ordea, absentismo tasa altuena industriaren sektorekoa izan da: %8,1ekoa. Ordea, zerbitzuen sektorean %6,9koa eta eraikuntzarenean %6,6koa izan da.

Aldi baterako ezintasunen ondorioz izandako absentismo maila ere aztertzen da txostenean. Datuek diote kasu horretan absentismoa %7,2koa izan dela EAEn eta %5,8koa Nafarroan; hau da, hurrenez hurren, aurreko hiruhilekoan baino %0,2 eta %0,1 gehiago.