• EKONOMIA
  • Abuztuan, langabe kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian

Abuztuan, langabe kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian

137.559 langabe daude egun lau lurraldeetan

Argazkia: Eusko Jaurlaritza
Argazkia: Eusko Jaurlaritza
2025eko irailaren 2a - 09:20

Enpleguak beheranzko bilakaera izan du azken hilabetean Hego Euskal Herrian, langabe handitu murriztu delarik lau lurraldeetan. Abuztuan uztailean baino 4.178 langabe gehiago zenbatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. %3,98 handitu da langabe kopurua azken hilabetetan, eta guztira 109.169 langabe daude egun Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak eskainitako datuen arabera, iazko epe berean baino 2.194 langabe gutxiago daude aurten, %1,97ko jaitsiera, hain zuzen.

 

Orotara, abuztuan, 45.913 kontratu berri sinatu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024an baino % 4,3 gutxiago, eta horietatik, 9.539 mugagabeak izan dira (%20,8).

Nafarroaren kasuan, 150 langabe gutxiago zenbatu dituzte, uztailaren aldean, eta 2024ko abuztuan baino 1.017 gutxiago. Modu honetara, aurreko bi urteetako abuztuko joera eten da, langabeziak gora egin baitu apur bat. Nafarroan, egun, 28.390 langabe daude, 2008ko maila bertsuan.

 

Hego Euskal Herrian, hortaz, abuztu amaieran, 137.559 langabe daude denera.

Espainiako Estatuan, oro har, 21.905 langabe gehiago daude abuztuan uztailaren aldean (%0,91 gehiago), eta 145.610 langabe gutxiago iazko abuztuaren alderatuta (%5,66 gutxiago). Beraz, 2.426.511 langabe zenbatu dira, 2007ko abuztutik izandako kopururik txikiena.