
Pasa den astean, Europari %50eko muga-zergak ezartzeko mehatxua egin zuen Trumpek, eta neurri hori ekainetik aurrera aplikatuko zuela adierazi zuen. Bada, asteburu honetan Ursula von der Leyen Europako Batzordeko buruarekin negoziatzen aritu da, eta neurria atzeratzea adostu dute.
AEBeko presidenteak azaldu duenez, von der Leyenek akordio batera ailegatzeko data atzeratzea eskatu zion telefono bidezko elkarrizketa batean. Hala, uztailaren 9ra arte negoziatzen jarraituko dute bi aldeek, eta ordura arte ez dira muga-zergak indarrean jarriko.
Von der Leyen bere aldetik pozik agertu zen Trumpekin hitz egin ostean. Bere hitzetan, AEBek eta EBk “munduko merkataritza harreman garrantzitsuena” osatzen dute. “Europa prest dago elkarrizketetan aurrera egiteko”, gehitu du.
Good call with @POTUS.
— Ursula von der Leyen (@vonderleyen) May 25, 2025
The EU and US share the world’s most consequential and close trade relationship.
Europe is ready to advance talks swiftly and decisively.
To reach a good deal, we would need the time until July 9.