2026ko ekainaren 24a - 13:09
Eg.
2026ko ekainaren 24a - 15:42
Arabako Metalgintza sektoreko hitzarmenaren negoziazioak ez aurrera ez atzera jarraitzen du. Beste bilera bat izan dute gaur akordioa lortu asmoz, baina ELA sindikatuak salatu duenez “SEA patronalak uko egiten dio sindikatuen eskaera nagusiei erantzuteari”.
Sektoreak 25.000 langile inguru ditu, eta gaur zortzi Gasteizko kaleetara atera ziren horietako ehunka, hitzarmena desblokeatzea exijituz. “Soldata duinak, lanaldi murrizketa eta prekaritatearen aurkako neurriak” eskatzen dituzte, baina patronalak “atzerapausotzat jo daitezkeen proposamenei eusten jarraitzen du”, ELAren esanetan.