• EKONOMIA
  • Akziodunek ia aho batez babestu dute Iberdrolaren kudeaketa

Akziodunek ia aho batez babestu dute Iberdrolaren kudeaketa

Akiziodunen batzar orokorra egin du gaur energia konpainiak Bilbon. Irabaziak handitzen jarraituko dutela aurreikusi du Ignacio Galan presidenteak

Argazkia: Ibedrola
Argazkia: Ibedrola
2025eko maiatzaren 30a
Eg. 2025eko maiatzaren 30a

Iberdrolak akziodunen batzar orokorra egin du gaur Bilbon, eta bertan proposatutako erabaki guztiak onartu dituzte %99,4ko babesarekin. "2024a inoizko urterik onena izan da, gure ikuspegiari eta estrategiari esker, sektorearen erronka handiei irtenbideak ematen ari baikara, eta, aldi berean, aberastasuna, industria-garapena eta enplegua sortzen ari gara presentzia dugun herrialdeetan, baita balio handia akziodunentzat", adierazi du bertan Ignacio Galanek.

 

Energia konpainiako presidentea Imanol Pradales eta EAEko beste hainbat agintarirekin bildu da aste honetan, eta Iberdrolak lurraldearekin duen “konpromisoa” berretsi du. 17.000 milioi euroko inbetsioak egin ditu sare elektriko eta berriztagarrietan, eta guztira 160.000 milioi euroko aktiboak ditu Iberdrolak. Iaz 5.612 milioi euroko irabaziak izan zituen, 2023ko emaitza %17 handituta. Emaitza hauekin, gaurko batzar orokorrean %15ko dibidendua adostu dute akziodunek, hots, 0,635 euro akzioko.

Galanek azpimarratu nahi izan du emaitza positibo horiekin “gizartearekiko konpromisoari bultzada berri bat” eman zaiola arlo guztietan: Iberdrolak erosketa bolumena handitzen jarraitu du, 2024an milaka hornitzaileei 18.000 milioi eurora iritsi arte, mundu osoan 500.000 lanpostu inguru dituen hornidura-kate bati ikusgarritasuna eta ziurtasuna emanez, horietatik 125.000 Espainian.

 

Presidenteak konpainiaren hazkunde-aurreikuspenak errepasatu ditu, "Gure ikuspegi aitzindariak eta gure egikaritze arrakastatsuak lider gisa jarri gaituzte datozen urteetan ezohiko hazkunde-etapa bati aurre egingo dion sektore batean, aurrerapen teknologiko berriek elektrifikazioa prozesu geldiezina bihurtzen baitute". Gainera, konpainiaren nazioarteko dibertsifikazioa nabarmendu du, bereziki Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, sare elektrikoen aldeko apustua hazkunde-bektore gisa eta finantza-sendotasuna.