• EKONOMIA
  • Martxan dira Arabako Euskara Estrategia Plana ezagutzeko jardunaldiak

Martxan dira Arabako Euskara Estrategia Plana ezagutzeko jardunaldiak

Zikloari hasiera Laudion eman zitzaion, eta aste hauetan Oion, Kanpezun eta Agurainen egingo dira bilerak, besteak beste

Iñaki Gurtubai foru diputatua | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Iñaki Gurtubai foru diputatua | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2025eko abenduaren 10a - 12:56

Euskara Estrategia Plana ezagutarazteko eskualdeko jardunaldien zikloa martxan da Araban. Herritarrak eta hainbat eragile, udal arduradunak eta kuadrilletako ordezkariak barne, joan den abenduaren 1ean bildu ziren lehen aldiz Laudion, eta atzo bertan Añanan ere izan ziren.

 

Jada antolatu diren jardunaldi horietan, herritarren eta tokiko erakundeen proposamenak bertatik bertara entzun dira, eta eragileen arteko lankidetzak sendotzeko ere baliagarriak izan dira. Datozen asteetan beste zenbait bilera egingo dira: abenduaren 10ean Oion, 15ean Kanpezun, 17an Agurainen, 18an Urkabustaizen, eta urtarrilean Amurrion eta Gasteizen.

“Euskarazko etorkizun handiagoa eraikitzeko” aukera dira jardunaldiak. Halaber, Iñaki Gurtubai Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatuak gaineratu du “jendeari begietara begiratzea eta esaten digutena entzutea” dela “gobernatzeko modurik onena”, eta plana “apustu bat dela” azpimarratu du, “euskara gure identitatearen eta lurralde kohesioaren parte delako”.