• EKONOMIA
  • Arabako ekosistema digitalean “eragin handiena duten” emakumezkoen bila ari da AMPEA

Arabako ekosistema digitalean “eragin handiena duten” emakumezkoen bila ari da AMPEA

'Who Is Who 2026: Mujeres Tech Álava' proiektuaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko apirilaren 8a - 15:35

Arabako emakume enpresari eta profesionalen elkartea den AMPEAk martxan jarri du, hirugarren aldiz, Who Is Who 2026: Mujeres Tech Álava izeneko “proiektu estrategikoa”. Edizio berri honetan ere helburua izango da lurraldeko ekosistema digitalean diharduten eragin handiko hogei emakume identifikatzea.

 

Hori dela eta, elkartea proiektuan parte hartuko duten profesionalen bila ari da, eta zehaztu dutenez, bereziki interesekoak zaizkiela zibersegurtasunaren, adimen artifizialaren, robotikaren edota Big Dataren alorrean lan egiten duten emakumezkoak. Hautagaitzak aurkez daitezke jada, gaurtik apirilaren 23ra bitartean; ondoren, batzorde tekniko independete bat arduratuko da behin-betiko parte hartzaileak hautatzeaz, “berrikuntza eta eragin profesionalaren irizpide objektiboei jarraituz”. Aurkezpen gala ekainaren 4an egingo da.

AMPEAk gogorarazi du proiektuaren bitartez esperientzia handia duten profesionalak aintzatetsi nahi direla, belaunaldi gazteak STEAM lanbideetara erakartzeko giltzarria dela deritzotelako.