• EKONOMIA
  • Enpresek muga zergei buruzko kontsultak egiteko gunea irekiko du Arabako Aldundiak

Enpresek muga zergei buruzko kontsultak egiteko gunea irekiko du Arabako Aldundiak

Muga Zergen aurrean Defendatzeko Bulegoa irekitzea “premiazkoa” zela esan du Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak

Ganberaren egoitzan jarriko dute kontsultak egiteko leihatila | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
Ganberaren egoitzan jarriko dute kontsultak egiteko leihatila | Argazkia: Arabako Foru Aldundia
2025eko maiatzaren 12a
Eg. 2025eko maiatzaren 12a

Apirilean iragarri zuten moduan, Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganberak aholkularitza zerbitzu berria ireki dute, enpresei laguntzeko AEBko muga zergen eraginari aurre egiten. Muga Zergen aurrean Defendatzeko Bulegoa izenarekin, Arabako enpresek dituzten oztopoei buruzko zalantzak argituko dira Ganberaren egoitzan jarriko duten leihatilan, besteak beste, ondorengo galderei erantzuna emateko: “Nire produktuak muga zerga berrien eraginpean daude? Zer eragin izango dute nire prezioetan, marjinetan edo logistikan? Nola eragingo diete nire lehiakideei?”.

 

Bestalde, Ganberaren webgunean atal berezia eskaini diote, non enpresek kontsultak online egin ahalko dituzten, baita telefono bidez ere. Lurraldeko eragile ekonomiko “nagusiekin” lankidetzan prestatzen ari den neurri sortaren barruan kokatzen da bulego berria, eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azaldu du ekimenak Arabako enpresen “premiazko premiari” erantzuna ematen diola.