Aspegi Sarien IX. ediziora aurkezteko epea zabalik da

Emakume enpresari, profesional eta zuzendarien jarduera aitortu nahi da sariketaren bidez

Izaskun Larrañaga eta Leire Etxetxikia, iazko irabazleak | Argazkia: Aspegi Izaskun Larrañaga eta Leire Etxetxikia, iazko irabazleak | Argazkia: Aspegi

Aspegi Emakume Profesional, Enpresari eta Zuzendarien elkarteak Aspegi Sarien bederatzigarren ediziorako deialdia ireki du. Emakume enpresari, profesional eta zuzendariaren garapenaren alde dihardu elkarteak, eta hauen ibilbide profesionala aitortu asmoz antolatzen du urtero sariketa.

Aukera berdintasunean oinarrituta, “jarduera ekonomiko eta profesional errentagarriak, lehiakorrak eta berritzaileak garatzea posible dela erakustea” da sariketaren helburu nagusia. Era berean, emakumeek enpresetan egindako jardunbide egokien adibideak aurkeztu nahi dira, bai enpresarienak, bai profesionalenak, bai zuzendarienak.

Azken edizioko garaileak Izaskun Larrañaga Frias LACOR-IBILI Taldeko kontseilari delegatua eta Leire Etxetxikia Etxebeste DHL Parcel Iberiako Espainiako eta Portugaleko Eragiketen zuzendari nagusia izan ziren. Aurten ere, bi sari banatuko dira: enpresaria eta zuzendaria edo profesionala.

Hala, izena emateko epea azaroaren 3ra arte izango da zabalik, eta euren jarduera profesionala Gipuzkoan egiten duten emakume enpresaburu, profesional eta zuzendariek dute izena emateko aukera.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK