• EKONOMIA
  • Atzerritar afiliatuen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian

Atzerritar afiliatuen kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian

134.207 kotizatzaile zenbatu dituzte abuztuan. Gehienak Kolonbia, Maroko eta Ekuadorretik datoz

Langile talde bat, bulego baten lanean | Argazkia: Europa Press
Langile talde bat, bulego baten lanean | Argazkia: Europa Press
2024ko irailaren 16a - 15:21
Eg. 2024ko irailaren 16a - 16:37

Gizarte Segurantzan afiliatutako atzerritar kopuruak gora egin du abuztuan Hego Euskal Herrian. 134.207 afiliatua atzerritar zenbatu ditu Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak. Zehazki, %6,24 egin du gora EAEn (96.618) kotizatzaile kopuruak, eta %5,05 Nafarroan (37.589), iazko epe beraren aldean.

 

Uztailetik abuztura, berriz, 209 atzerritar afiliatu gutxiago zenbatu dira EAEn (-%0,22), eta 422 gehiago Nafarroan (%1,14). Bizkaiak 46.723 atzerritar afiliatu zituen abuztuan, uztailean baino 14 gehiago (%0,03) eta iazko abuztuan baino 3.319 gehiago (%7,15). Gipuzkoan beste herrialde batzuetako 33.553 pertsonak kotizatu zuten, aurreko hilean baino 69 gehiagok (%0,21) eta urtebete lehenago baino 1.318 gehiagok (%4,09).

Arabaren kasuan, 16.342 atzerritar kotizatzailerekin, adierazle horrek behera egin du uztailarekin alderatuta, 292 gutxiaho (-%1,76), nahiz eta zifra horrek 1.037 afiliatutan gainditzen duen 2023ko abuztukoa (%6,77).

 

Atzerritar afiliatu gehienak Europako Batasunetik kanpoko herrialdetakoak dira, 101.278, hain zuzen. 75.209 EAEn eta 26.069 Nafarroan, eta Kolonbia, Maroko, Ekuador, Nikaragua eta Venezuelatik datoz pertsona gehienak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain