• EKONOMIA
  • "Babes handia" izan du Bizkaiko garbitzaileen lehen greba egunak

"Babes handia" izan du Bizkaiko garbitzaileen lehen greba egunak

11.000 langile inguruk egiten dute lan sektorean, eta ELAren arabera, “partzialtasuna da nagusi”

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2026ko irailaren 28a - 16:05
Eg. 2026ko irailaren 28a - 16:39

Lau eguneko greba hasi dute gaur Bizkaiko eraikinetako eta lokaletako garbitzaileek. ELAk deitu du lanuzteetara, izan ere, urte eta erdi baino gehiago daramate lan hitzarmena negoziatzen, baina ez dute patronalarekin akordiorik erdietsi.

 

11.000 langile inguruk egiten dute lan sektorean, eta ELAren arabera, “partzialtasuna da nagusi”. “Sektore feminizatua da, eta urtean 18.000 euro inguruko soldata prekarioak ditu. Hori gutxi balitz, eguneroko lanean jasaten dituzten kargek eta lan-erritmoek eragina izaten dute emakume langileen osasunean”, adierazi du sindikatuak ohar bidez.

Gauzak horrela, garbitzaileek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Arriaga Antzokitik abiatuta, eta Zazpikaleetan barrena ibili dira, Bizkaiko garbikuntza greban, ez dugu inolako murrizketarik onartuko lema zuen pankartarekin.

 

ELAk nabarmendu du grebaren lehen egunak “babes handia” jaso duela. Besteak beste, garbitzaileek eskatzen dute partzialtasuna murrizteko lanpostu hutsak betetzeko sistema bat, eta urteko 22.500 euroko soldatak. Era berean, Aselbi-Cebek eta Aspel patronalen proposamen “eskasak” salatu dituzte.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain