• EKONOMIA
  • Bankuek eta energia enpresek azken eguna dute gaur ezohiko zerga berriaren lehen zatia ordaintzeko

Bankuek eta energia enpresek azken eguna dute gaur ezohiko zerga berriaren lehen zatia ordaintzeko

Irailean ordaindu beharko dute beste erdia

BBVAren egoitza, Madrilen | Argazkia: iStock
BBVAren egoitza, Madrilen | Argazkia: iStock
2023ko otsailaren 20a - 12:08
Eg. 2023ko otsailaren 20a - 12:13

Gaur, otsailak 20, amaitzen da Espainiako Gobernuak bankuei eta energia enpresei ezohiko zerga berria ordaintzeko ezarri zien epea. Enpresa gehienak azken egunera arte egon dira, eta gaur bertan ordainduko dute zergaren %50, neurriarekin ados ez badaude ere. Falta den beste erdia irailean ordaindu beharko dute.

 

Adostasun ezaren ondoriozhelegite bana aurkeztu diote zerga berriari hamaika bankuk, bankuen bi patronalek eta Energia Enpresen Elkarteak, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Zerga berriaren arabera, 2019an interes marjinaren eta komisio garbiaren artean 800 milioi euro baino gehiago lortu zituzten entitateek %4,8 ordaindu beharko dute bi kontzeptuen artean 2022an eta 2023an. Bankuen kasuan, Kutxabank, BBVA, CaixaBank, Bankinter, Santander, Sabadell, Unicaja, Abanca, Ibercaja, Cajamar eta BNP Paribas dira baldintza hori betetzen dutenak. Salbuetsita daude kutxa txikiak eta atzerriko banku batzuk.

Hori horrela, banku horiek jada idatzita daukate zerga berriaren aurkako beste helegite bat ere, eta ordaindu eta ordu batzuetara soilik aurkeztuko dute epaitegietan, konstituzioarekin kontrakotasuna, zergapetze bikoitza eta araudiarekiko bateraezintasuna argudiatuz.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain