2026eko otsailaren 27a - 17:01
Beste hiru greba egun deitu dituzte martxorako eskola jantokietan. ELA sindikatuak jakinarazi du negoziazio mahaian ez dela aurrepausorik eman, eta hori dela eta, lanuzte gehiago antolatu dituztela. Hala, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitu dute greba LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek.
Negoziazioa blokeatuta dagoela salatzen dute eta euren aldarrikapenei ez diela enpresak erantzunik eman.
KPIiaren araberako soldata igoerak eskatu dituzte langileek eta kudeaketa zuzeneko langileen baldintzak "inolako mugarik gabe eta beste hitzarmen batzuen menpe egon gabe" negoziatu behar direla.
Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailari esku hartzeko eskatu diote, patronalari, aldiz, "seriotasunez" jokatzeko.