
2024eko urtarrilaren 9a - 13:46
EAEn bigarren eskuko 84.300 ibilgailu saldu ziren 2023an, 2022an baino %0,79 gehiago. Horietatik 70.676 autoak izan dira (%0,93ko igoera) eta 13.624 berriz, furgonetak (%0,07ko igoera).
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkatua Espainiako estatuko batez bestekoaren (%3) azpitik geratu da 2023an. Lurraldeka, Gipuzkoan 28.012 ibilgailu saldu dira (%2,27), Bizkaian 43.194 (%0,26) eta Araban 13.094 (-%0,59).
Dena den, 2023ko azken hilabetean, bigarren eskuko autoen salmentak nabarmen egin du behera, %6,13 jaitsi baita, 2022ko epe berarekin alderatuta. Denera, abenduan 8.205 auto saldu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.