EAEn 60 enpresa baina gehiago daude egun biofarmaziaren sektorean, ikerketa, fabrikazioa, merkaturatzea eta farmaziako produktuen salmentan aritzen direnak. Enpresa horiek guztiek 259 milioi euroko negozio zifra aurkeztu zuten 2018an, eta 1.000 lanpostu betetzen zituzten EAEn. Horrez gain, 2020an industriaren inbertsio garbia farmazia produktuetan 33,9 milioi eurokoa izan zen. Era berean, farmaziako produktuen gastu totala 1.200 milioi euro baino gehiagokoa izan zen eta esportazioen balioa 2011tik bikoiztu egin da, 65 milioi baina gehiago izatera iritsi zelarik 2021ean.
Datuok Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) bildu ditu biofarmaziako sektorearen inguruko txostenean, “euskal gizartean inpaktu sozial zein ekonomikoa handia duelako”. Txostenaren emaitzak oinarri hartuta, hainbat eragilek merkatuaren egoearen inguruan eztabaidatu dute atzo Bioframaziako sektorearen lehia izeneko EHUko Udako Ikastaroan. Jardunaldia Alba Urresola LEAko presidentearen eta Aitor Zurimendi EHUko merkataritza-zuzenbideko irakasleak zuzendu dute, eta txostenaren aurkezpena Enara Venturini eta Rafael Iturriaga LEAko bozeramaileek egin zuten, lehiakortasun arloan biofarmaziak dituen ezaugarri partikularrak nabarmenduz.
EAEn 60 enpresa baina gehiago daude egun sektorean, ikerketa, fabrikazioa, merkaturatzea eta farmaziako produktuen salmentara dedikatzen direnak. Enpresa horiek guztiek 259 milioi euroko negozio zifra aurkeztu zuten 2018an
Sektorearen ezaugarriei erreparatuz gero, LEAren txostenaren arabera, paziente eta sanitarioen arteko informazio asimetrikoa nabarmentzen da, baita mediku eta farmazeutikoen artean ematen dena ere. Halaber, pazienteek ordaintzeko prestutasun maila altua izan ohi dute, izan ere, osasuna dago jokoan betiere. Hala, eskatzaileak duen negoziatzeko ahalmena oso urria da eta prezioarekiko eskariaren elastizitatea oso txikia. Merkatua orekatzeko, beraz, modu oldarkorrean erregulatu beharra dago.
Merkatu anitzak
Iturriagak gehitutakoaren arabera, merkatu farmazeutiko bakarra baino askoez hitz egin beharko litzakeela. “Merkatua unibertsala da, baina zatitua dago. Eskaria unibertsala da (osasuna) eta eskaintza oso kontzentratua dago". Aldi berean, sektorearen lehia aztertzeko garaian, zera esan du: “pazienteak ez daki ezer eta askotan medikuak ere ez. Botika-preskripzioak etengabe egiten dira eta pazientearen negoziazio boterea hutsala da”.
Beste zenbait alderdi ere aipatu ditu, besteak beste, iniziatiba askoren hilkortasun-tasa altua, ikerketen hastapenetako partaidetza publiko-pribatua eta ikerketeta kostuen zehaztapena.
Pazienteek ordaintzeko prestutasun maila altua izan ohi dute, izan ere, osasuna dago jokoan betiere. Hala, eskatzaileak duen negoziatzeko ahalmena oso urria da
Nolanahi ere, produktu arriskutsua, baina, era berean, funtsezkoa dela aitortu du. “Medikamentuek sendatu edo hil zaitzaketelako". Arau-esparruak zuhurtziarekin jokatzea ahalbidetzen du: “prezioaren zehaztapena merkatuaren eskari eta eskaintzaren eskuetan utziko bagenu prezio estralurtarrak izango genituzke, beraz erregulatu egin beharra dago. Lehiaren aurkako jardueretan erortzeko arrisku handia dago”.
Merkatu konplexua
Datuak emateko ez ezik, eztabaidarako ere balio izan du ikastaroak. Hain zuzen, mahai-inguru batek elkartu ditu EAEko biofarmazia sektoreko hainbat eragile eta Jesus Maria Fernandez Diaz Hiris Careko zuzendaria aritu da moderatzaile lanetan. Bere hitzetan, zehaztasun handiko ebakuntza bat egitea bezalakoxea da sektorea: “medikamentu bat merkatuan txertatzeak konplexutasun handia du, eta prezioan esku-hartzea estatuen partetik oso handia da. Farmazietan erregulatua eta planifikatua dago salmenta, baita banatzaileen marjinak ere".
Enrique Ordieres CINFAko presidenteak aldarrikatu nahi izan du badagoela sektorean prezioaz haragoko beste errealitate bat, eta datuen ifrentzuari begiratuz, prezioan baino sektoreak berak duen balioa azpimarratu du. CINFA Espainian botika gehien saltzen dituen enpresa da, 1.200 langile baina gehiago dituena, eta 56 urte daramatza merkatuan. Denera, 4.500 farmazia produktu aurkeztu dituzte.

Sendagai generikoei dagokionez, azken urteotan jazotako prezio jaitsiera nabarmendu du Ordieresek, egun hasierako prezioarekin alderatuz %40 bat merkeago saltzen baitute. Prezioa eurek ez dutela jartzen dio, prezioaren komisio edo ministerio batek baizik. Hala, prezio jaitsiera dela eta, generikoetan aurrezkia urtero 1.000-2.000 milioi eurokoa dela esan du. Jaitsiera ilustratu asmoz, Omeprazol sendagaien eredua jarri du: bera botikari zen garaian 31,87 euro balio zuen; orain berriz 1,27 euro.
Tatiana Suarez Faes Farmako ikerketa zuzendaria izan da mahai inguruko beste partaideetako bat. Faes Farma balio kate osoa betetzen saiatzen dela adierazi du, oinarrizko ikerketatik merkaturatzeraino. 1.700 langile baina gehiago dira enpresan, eta horietatik 100 baino gehiago aritzen dira ikerketa arloan. Suarezek sektore biofarmazeutikoaren talentua sortzeko gaitasuna aldarrikatu du. Aitzitik, "inbertsio sendoak" egin behar direla aitortu, eta Faes Farmako salmenten %7 inguru I+G+bra bideratzen dutela azaldu du. Eurek nerebiziko garrantzia ematen diote ekipamendu zein maila altuko pertsonala izateari.
CINFA Espainian botika gehien saltzen dituen enpresa da, 1.200 langile baina gehiago dituena, eta 56 urte daramatza merkatuan
Distribuidora Farmaceutica de Gipuzkoako (DFG) zuzendari nagusiak, Alberto Guisadok, hitz egiteko parada izan du. Merkatuko "anai pobrea" direla esan du, eta segur aski sektorean ezezagunena den arloa. EAEn farmaziako produktuen banaketaren merkatuan zazpi operadore daude egun, eta horietako bat da DFG. Guisadok bitartekariaren papera aldarrikatu du, funtsezko eginkizuna betetzen dutela esanez, eta farmazia orotara botikak "denboran eta forman" iristea ahalbidetzen dutela. Farmazia batera egunean lau aldiz joateko gaitasuna dutela ere esan du. Bestalde, kalitate eta kontrol irizpide zein neurri gogorrak bete behar dituztela adierazi du, eta horretarako prozesu erabat automatizatuak dituztela: "gure eskarien %85 automatizatuta ditugu".
Guisadoren arabera, farmazialari edo botikari gehienek zerbitzua lehenesten dute errentabilitatearen gainetik. Hala, oso mozkin-marjin txikiak dituzte, %1 ingurukoak. "Botikara lehenbailehen iristea lehenesten da; lehia zerbitzuan dago".
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta