EnpresaBIDEAko kazetaria
Joanes Marquet Lopetegi EnpresaBIDEAko kazetaria da. Administrazio eta Enpresen Zuzendaritzan eta Zuzenbidean graduatu zen Deustuko Unibertsitatean, Donostian, eta Kazetaritza eta Komunikazio Digitaleko online masterra egin zuen Bartzelonako Universitat Oberta de Catalunyan (UOC). Berrian kazetari gisa aritu da, Donostiako Zinemaldiko hiru edizioetan lan egin du eta euskara irakasle ere ibili da. Egun, Filosofia gradua ikasten ari da.