Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerak (BGD) 38.107 etxetara iritsi ziren uztailean Hego Euskal Herrian. Horietatik 28.215 etxe EAEkoak dira, eta bertan 72.719 pertsona bizi dira; Nafarroan, berriz, prestazioa 9.892 etxetara heldu zen, 31.956 onuradunekin. Prestazioaren batez besteko zenbatekoa EAEn 640,88 eurokoa izan zen etxe bakoitzeko, eta 749,91 eurokoa Nafarroan.
Lurraldeka, Bizkaiak jaso zuen zenbatekorik handiena, 10,32 milioi euro banatu baitziren; Gipuzkoa 4,18 milioi euro, Araban 4,01 milioi euro eta Nafarroan 7,44 milioi euro banatu ziren.
Prestazioaren titularren artean emakumeak izan ziren gehienak. EAEn 17.355 emakume eta 10.860 gizonek jaso zuten BGD, eta Nafarroan 5.791 emakumek eta 4.101 gizonek. Hau da, guztira Hego Euskal Herrian 23.146 emakume eta 14.961 gizon izan ziren BGDen titularrak uztailean.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta